Apirilaren 17an irekiko dira izen emateak.

Irene Paredes Campusa

Campus Irene Paredes

6. edizioa

Ekainaren 24tik 28ra

Plaza mugatuak

Irene Paredes Campusa 2011 eta 2017 bitartean (biak barne) jaiotako haurrentzako futbol-campusa da. Ekainaren 24tik 28ra izango da, 9:00etatik 13:00etara, Argixao futbol-zelaian (Zumarraga).

Aurten, Zumarragako Argixao futbol zelaiko instalazioetan egin behar dugu campusa. Honen arrazoia, laster Irene Paredes futbol-zelaian hasiko diren obrak dira. Haurrak Zumarragara eramateko doako autobus zerbitzua egongo da.

Autobusa 8:30ean aterako da Legazpitik (Nafarroa kalea, autobus-geltokiaren ondoan), eta 13:15ean iritsiko da toki berera.

  • Ekipamendu osoa (galtzak, kamiseta eta txaketa)
  • Edaria eta fruta egunero
  • Asegurua
  • Begirale tituludun eta eskarmentudunak
  • Opariak eta sorpresa ugari

Ekipamendua

Galtzak eta kamiseta 4 8 12 16 S M
Sira txaketa 4/6 8/10 12/14 S/M - -

Haurrak denetariko futbol-ariketa eta -jolasen bitartez diberti daitezen lortzea da Irene Paredes Campusaren xedea, baina neska eta mutil futbolarien prestakuntzarekin lotutako oinarrizko helburuak ahaztu gabe betiere.

Kirola

  • Futbolaren oinarrizko printzipio taktiko eta teknikoak lantzea.
  • Dibertsioa sustatzea emaitzen eta errendimenduaren gainetik.
  • Jolasen bidezko ikaskuntza-prozesu bati ekitea, entrenamendua oinarri hartuta.
  • Neska-mutilei futbolaren oinarrizko arau eta nozioak irakastea.

Hezkuntza

  • Elkarrekin bizitzen ikastea eta talde-espiritua sustatzea.
  • Pertsona onak heztea.
  • Haurren autonomia pertsonala lantzea.
  • Talde bateko kide izateko beharrezkoak diren balioak sustatzea: errespetua, integrazioa, kooperazioa, bizikidetza, umiltasuna eta adiskidetasuna.

Osasuna

  • Bizi-estilo osasungarrien alde egitea, eta egunero jarduera fisikoa egin eta txukun jateko ohiturak hartuz joatea.
  • Bizi-ohitura osasungarriak sortzea.
  • Kirola eginez zoriontsu izatea.

Plaza guztiak agortuta